EUSKALERRIA IRRATIA, 20 URTE ENTXUFERIK GABEIrratsaio ikusgarria Fermin Muguruzarekin
Zirku foralean, badugu zer ospatu
Euskalerria Irratiak 20 urte daramatza lanean hamaika pistako zirku foralean. Bordinitarrak bezala, orekari lanetan aritu behar izan dugu dialean, lizentziarik gabe. Eta euskara diru laguntzarik gabe uzten ari diren ligreek hozkadaren bat eman digute. Halere, beti egin dugu aurrera irmo eta kontent, azpian munduko sarerik onena genuenaren jakitun: milaka eta milaka entzule, milaka bazkide, ehunka iragarle, dozenaka kolaboratzaile, hainbat babesle. Horixe ospatu nahi dugu zurekin: sare horrekin 20 urte bete ditugula eta beste 20 betetzeko moduan garela. Irratsaio ikusgarria ostiralean, Barañainen Azaroaren 7an, arratsaldeko 7etan, Barañaingo auditorioan eginen dugu festa. Gurekin entxuferik gabe -nola bestela- kantari ariko dira Fermin Muguruza trio akustikoa, Hesian, Cheese and Roads Ensemble eta A-lai-kapela. Egoi Martinez txirrindularia eta Oier Sanjurjo Osasunako jokalaria elkarrizketatuko ditugu, baita HEdoi Etxarte idazlea ere. Eta Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok lehiaketa bizi-bizia eginen dute, zuzen-zuzenean. Eska gonbidapena! administrazioa@euskalerriai.com edo 948 17 01 51 |
|
EEUUetako hauteskunde egunaArratsalde.on / Reyes Ilintxeta / 2008-11-04
Azaroaren 4an Estatu Batuetako bozketa eguna izan dute. Berriako kazetaria Arantxa Elizegik kronika pasa digu New Yorketik.
|
||||
|
Audioak
|
||||
Galestarrak Euskalerria irratianAlbistegiak / Mikel Bujanda / 2008-11-04
Cumdeithas izeneko gales (Gymraeg) hizkuntzaren aldeko erakundearen ordezkaritza bat Euskal Herrian izan da. Urriaren 31n gurean izan ziren. Ordezkaritza horren buru Elin haf Gruffydd Jones.
|
||||
|
Audioak
|
||||
Haritz Paskual MadrildikArratsalde.on / Txari Eleta / 2008-11-04
Haritz "pitxi" Paskual kazetariak astelehenero helarazten dizkigu Espainiako hiriburuko albisteak.Madrilen topatu dituen kanposantu mota desberdinen inguruan mintzatu zaigu aste honetan.
|
||||
|
Audioak
|
||||
Eukal Herria nafar euskaltzaleen ikuspegitik IV. Aingeru Epaltza (b)Kulturarloa Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean / Mikel Bujanda / 2008-06-10
Historia iragan berrian abertzaleek hutsegite handiak eta larriak egin dituzte Nafarroan. Aingeru Epaltzak Euskal Herria, nafar euskaltzaleen ikuspegitik izenburuko mahai inguruan esana da.
Honekin amaitu da mahai inguru horri eskaini dizkiogun 4 saioen sorta. |
||||
|
Audioak
|
||||
|
|||||
|
••• •••
|
|||||
|
|
|||||
|
|
|||||
|
••• •••
|
|||||
|